logo
Populate the side area with widgets, images, navigation links and whatever else comes to your mind.
18 Northumberland Avenue, London, UK
(+44) 871.075.0336
ouroffice@vangard.com
Follow us

KONEKTATU.

Erakarri bisitak webgunera

Konektatu bezerogaiekin online publizitatearen, web kokapenaren (SEO), sare sozialen, posta elektroniko bidezko marketinaren eta abarren bitartez.

EZAGUTU.

Aztertu zure bisitariak

Ezagutu zure webgunea bisitatzen duten pertsonak: nolakoak diren, nondik datozen, zer zaletasunak dituzten, zer nahi duten, nola eragiten dioten elkarri…

BIHURTU.

Bihurtu bisitak salmenta

Bihurtu benetako negozio-aukera zure webguneko bisitak, eduki baliagarri eta adierazgarrien eskutik balioa erantsiz. Erabili bloga, sare sozialak, postak,…

Web Diseinua

Webgune erakargarri eta erabilgarriak sortzen ditugu.

Inbound Marketing

Eduki baliotsuak idazten ditugu, zure bisitak bezero bihur ditzazun.

Sare Sozialak

Zure sozialetako agerpenak kudeatu eta harremanak eraikitzen ditugu.

Web Posizionamendua

Zure negozioa Interneten ikusgaiago egiteko kokatzen dugu zure weba.

Merkataritza Elektronikoa

Denda autogestionagarriak eratzen ditugu, Interneten sal dezazun.

Mailing Bidezko Marketing

Postak eta newsletter-ak sortzen ditugu, bezeroak fideliza ditzazun.

SEM Online Publizitatea

Publizitate kanpainak diseinatzen ditugu bilatzaile eta sare sozialetan.

Web Analitika

Jasotzen dituzun bisitak aztertzen ditugu webgunea optimiza dezazun.

Online Ospea

Zure markaren irudia Interneten monitorizatzen eta zaintzen dugu.

Outsourcing Marketing.

Zure “Marketing Digital Saila” izan nahi dugu.

Enpresa guztiek ezin dute izan, langileen artean, marketing digitala kudeatzeko pertsona edo talde bat. Horregatik, outsourcing marketing zerbitzua edo marketig saila kanpora ateratzea eskaintzen diegu enpresa txiki eta ertainei, bai eta langile autonomoei ere. Horrek ahalbidetuko dizu arreta zure jarduera nagusian jartzea, beste kontu edo gai batzuez kezkatu gabe; izan ere, geu arduratuko gara haietaz.

Marketing Digital Pamplona
f

Pintura-geruza digital bat.

Ez dago bigarren aukerarik jendeak tankera ona har diezazun. Horrenbestez, zure webgunea xede duen edozein marketing digital edo online publizitate kanpaina abian jarri aurretik, funtsezkoa da webgunean web diseinu erakargarria, erabilgarria eta ondo antolatua izatea, bisitariak erakarriko baditu.

KONTAKTUA
Logotipo de Google

Google da bilatzaile nagusia Espainian: Interneteko kontsulten % 93 haren bidez egiten dira. Bestela esanda, gainerako bilatzaileak erabilita egindakoak, guztiak elkarrekin jarrita ere, ez dira % 7 baino gehiago. Googleren garapen-maila, egun, eskuraezina da gainerako lehiakideentzat. Hortaz, ezinbestekoa da gure webgunea ahalik eta “Google Friendly”-ena izatea; hots, Googleri dagokionez webgune “adiskidetsua” lortzera bideratu behar dugu SEO kokapen-lana.

Bilatzaileen sailkapena Espainian.
Google 0
Bing 0
Yahoo 0
Besteak 0

PUBLIZITATEA BILATZAILEETAN.

Publizitate-kanpainak sortzen ditugu bilatzaileetan. Google Adwords-en eta Bing Ads-en bitartez, klik bakoitzeko ordaintzeko publizitatea egiten dugu, Google, Bing eta Yahoo! bilatzaileetan.

PUBLIZITATEA SARE SOZIALETAN.

Iragarki kanpainak diseinatzen ditugu, sare sozialetan (Facebook, Twitter, Linkedin, Instagram...). Publizitate eraginkorra eta merkea da, eta segmentazio handia ahalbidetzen du (sexua, adina, ikasketak…).

PUBLIZITATEA BESTE WEBGUNEETAN.

Orotariko webguneetan (egunkari digitalak, kasu) edo sektorekoetan ezagun egiteko aukera eskainiko dio zure markari afiliazio plataformen edo kideen marketinaren bidezko publizitateak.

Zure webguneari buruzko txostena jaso nahi duzu?

Zure webgunea berritzeko edo hobetzeko asmoa baduzu, doako web-txostena lor dezakezu, konpromisorik gabe, zure webgunearen egoeraren berri izan dezazun. Horrela, zure webgunearen indarguneak zein ahuleziak antzematen lagunduko dizugu, eta, horien arabera, jarraibideak emango dizkizugu etekin handiagoa atera diezaiozun. Gainera, txostenak gako-hitzen, lehiakideen eta abarren azterketa ere badakar.




Pribatutasun-politika irakurri eta onartzen dut.

,,

"Ez izan beldurrik sortzailea izateko eta marketinarekin saiakerak egiteko"

,,

"Idatzi irakurtzea edo idaztea merezi duen zerbait"

,,

"Gure web-orria kaka bat da. Bezeroek eta enplegatuek diote"